Galdakaoko Guzur Aretxa Kultur Elkarteak antolatuta, hilaren 13an, larunbata, Arkaitz Estiballes galdakoztarrarekin arituko da bertsotan Fredi Paya algortarra, Gandasegi eskolan egingo duten bazkarian. Hitzordua 14:30ean jarri dute eta txartelak 12 eurotan daude. Egun berean, Lorebeltz, Powerages (AC/DCri tributua), Doctor Deseo, S.A. eta Esne Beltza-rekin batera emango du kontzertua Siroka talde leioaztarrak, 18:30etik aurrera. Horretarako, karpa erraldoia jarriko dute Iturrondo plazan. Guzur Aretxa elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Hori dela eta, aste osoko egitaraua prestatu dute ekimenez beteriko mende laurdena ospatzeko. Egun handiena larunbata izango dute. Jaialdirako sarrerak aldez aurretik eros daitezke hainbat tokitan, 17 eurotan; tartean, Algortako UK tabernan. Aurretik erosi ezin dutenek, bestalde, egunean bertan eskuratu ahal izango dute 20 eurotan. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, karpak toki mugatuak izango ditu. Argazkian, Guzur Aretxa elkarteko familia argazkia / © Guzur Aretxa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!