Beñat Ugartetxeak irabazi du Itzubaltzetako bertso kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 7a, 22:35

Beñat Ugartetxea mallabitarra nagusitu da gaur Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian jokatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketan (mp3). Ugartetxeak 392 puntu batu ditu saio aspergarri eta gora-beheratsuan, 350 bat ikusleren aurrean. Aretoak duen oihartzun kaxkarrak ere ez dio ekarpen lagungarririk egin saioari. Dena den, Imanol Landa alkateak Algortako Bertso Eskolako (ALBE) kideei agindu dienez, ganorazko plaza izango da udalerrian bi urte barru, 800 lagun baino gehiagorako aretoa, alegia. Ugartetxearekin batera, Gorka Lazkano berriztarra baino ez da sailkatu gaurkoan, metatutako 377 puntuei esker. Atzean, Eñaut Uruburu (344 puntu), Ion Barrocal (339), Eneko Arrate (335) eta Olatz Ibarluzea (301) gelditu dira. Argazkian, saioko protagonistak.

Gauzak horrela, eta Igorreko saioan (mp3) ALBEko azken bi kartutxoak (Joanes Igeregi eta Beñat Vidal) erre zirela, hiru izango dira eskualdeko bertsolariak finalaurrekoetan. Jone Uriak Durangon abestuko du azaroaren 21ean, aste bat beranduago Arrate Illaro izango da Zornotzan eta abenduaren 5ean Fredi Payak kantatuko du Gernika-Lumon.

Itzubaltzeta / Romoko saioa iruditan



Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapena:

Finalaurrekoetarako sailkatuak
• Onintza Enbeita (iazko finalista).
• Etxahun Lekue (iazko finalista).
• Iratxe Ibarra (iazko finalista).
• Arkaitz Estiballes (iazko finalista).
• Fredi Paya (iazko finalista).
• Oihana Bartra (Mungiako irabazlea).
• Jone Uria (Balmasedako irabazlea).
• Ibon Ajuria (Aulestiko irabazlea).
• Miren Amuriza (Igorreko irabazlea).
• Beñat Ugartetxea (Itzubaltzetako irabazlea).
• Gorka Ostolaza, 400 puntu.
• Arrate Illaro, 392,5.
• Peio Ormazabal, 392.
• Gorka Lazkano, 377.
• Xabier Enbeita, 370,5.
• Eneko Abasolo "Abarkas", 365,5.
• Xabat Galletebeitia, 364,5.
• Joseba Artza, 363.

Dagoeneko, txapelketatik kanpo
• Ander Elortegi, 361,5.
• Iker Belaustegi, 358,5.
• Iñaki Iturriotz, 353.
• Itxaso Paya, 349.
• Mikel Goiriena 347,5.
• Lander Ibarluzea "Atxulua", 346,5.
• Eñaut Uruburu, 344.
• Julen Erezuma, 342.
• Julen Sololuze, 340.
• Ion Barrocal, 339.
• Eneko Arrate, 335.
• Olatz Ibarluzea, 301.
• Beñat Vidal, 333.
• Ortzi Garitano, 331.
• Joanes Igeregi, 327.
• Peru Vidal, 308.
• Asier Legarreta, 291,5.

Datozen saioak

• Azaroaren 21ean, 17:30ean, Durangoko Landako gunean: Onintza Enbeitia, Etxahun Lekue, Jone Uria, Ibon Ajuria, Gorka Lazkano eta Xabat Galletebeitia. Gai-emailea: Maite Berriozabal.

• Azaroaren 28an, 17:30ean, Zornotzako Zelaieta zentroan: Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Arrate Illaro, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo "Abarkas". Gai-emailea: Bernar Mandaluniz.

• Abenduaren 5ean, 17:30ean, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan: Fredi Paya, Oihana Bartra, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza "Potxis", Joseba Artza eta Xabier Enbeita. Gai-emailea: Zuriñe Iarritu.

• Abenduaren 18an, 17:30ean, Barakaldoko BEC erakustazokan. Aurkezlea: Zuriñe Iarritu. Gai-emailea: Bernar Mandaluniz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun