Ortuzarren arabera, baina, gobernu konstituzionalistak Sopelara ez ezik bestelako udal eta foru erakundeetara eramatea kaltegarria litzateke hiritarrentzat: "gero, Gobernura iristen dira eta gobernatzen ez dakitela erakusten dute. PP eta PSE elkarrekin doaz eta helburu bakarra dute. Guk baino zenbaki handiagoa egitea. Berdin die gehiengo sozialak. Berdin die gehien bozkatutako zerrenda. Ideia bat baino ez dute, EAJri Gobernua kentzea. Horixe da beraien iparra. Hori da Espainiaren iparra PP eta PSOErentzat".
Ortuzarrek hitz horien bidez aipatu nahi izan zituen Antonio Basagoiti, "berak esan baitu EAJri kendu nahi diola Gobernua", eta Jose Antonio Pastor. "Pastorrek ere esan du hau, Bizkaiko hautagaiak Bizkairako duen apustua da, "aldaketa lasaia" EAJ eta Jose Luis Bilbaoren aurrean. Eta "aldaketa lasai" hau da Alderdi Popularrarekin duten akordioa aldundi eta udaletara hedatzea. Ez izan zalantzarik".