Bi gazte zauritu dira Leioan izandako auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 8a, 11:11

Bi mutil gazte zauritu ziren atzo goizean Leioan, Avanzada errepideko Artatzako tuneletan. "El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez, ezbeharra goizeko 8:30ak aldera gertatu zen, oraindik argi ez dauden arrazoiak direla medio. Une horretan, gazteak bidaiatzen zuten autoa Bilborako errailetik atera eta iraulita gelditu zen. Mutilak Gurutzetako ospitalera eraman zituzten Gurutze Gorriko osasun-beharginek. Garbiketa lanak burutu bitartean, Ertzaintzak trafikoa moztu behar izan zuen hainbat orduz eta horren ondorioz ilarak sortu ziren. Bestalde, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzen zutelakoan, hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak asteburuan zehar Bizkaian. Argazkian, iaz Artatzaganen izandako beste istripu baten artxiboko irudia / © Leioa.net

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun