Dagoeneko neurriak hartzen hasi dira Lakuako Gobernutik, koordinazioa areagotuz eta larrialdi zerbitzuak indartuz. Gauzak horrela, SOS-Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak beharrezko abisu guztiak helarazi die kostaldeko udalei, beharrezko prebentzio neurriak har ditzaten. Gorria da maila handieneneko alerta meteorologikoa. Herritarrentzat arrisku argia dagoela eta kalte materialak handiak izan litezkeela erakusten du. Larrialdiei Aurregiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak honako aholkuak helarazi dizkie herritarrei:
Prebentzio neurri gisa:
- Olatuak apurtzen diren lekuetatik (arrokak, kai-muturrak, moilak...) urrundu.
- Ez hurreratu itsas pasealekuetara, kai-muturretara edota itsaslabarretara, itsasoaren indarrak uretara bota zaitzake.
- Autoz ibiltzekotan, ez hartu itsasotik hurbil dauden errepideak.
- Urpean igeri egiteko asmoa baduzu, bertan behera utzi.
- Saihestu ontzien erabilera eta amarrak aztertu. Ur kirolik ez egin, inola ere ez.
Larrialdi neurri gisa:
- Itsasora erortzekotan, olatuak apurtzen diren tokietatik urruntzen saiatu, laguntza eskatu eta erreskatatu arte itxaron.
- Olatuek eramaten bazaituzte, lasaitu; ez igeri egin korrontearen kontra, kostaldeko korronteek indarra galtzen baitute hainbat tokitan.