Areetako Lertegi kaleko errepide mozketa atzeratu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 8a, 17:16

Areetako Zugartzarte Etorbideko Bake Eder etxe inguruko lanak direla eta, bihartik aurrera itxi behar zuten Lertegi kalea. Hala ere, iragarritako zirkulazio etetea "abisatu arte" atzeratu egingo dela jakinarazi du Getxoko Udalak. Algortako Gaztelumendi kalean (1 eta 3 zenbakien artean), ordea, bihartik aurrera egingo dute errepide mozketa, Salsidu eta Bidebarri arteko zatian. Hautsitako saneamenduko kolektore bat berehala konpontzeko ekingo diete lanei, astebetez edo, udal iturriek adierazi dutenez. Gauzak horrela, bidearen albo banatara, 1 eta 3 zenbakien artean dauden aparkalekuak kendu egingo dituzte. Hala ere, garajeetarako sarbideak uneoro zabalik izango dira. Argazkian, herri-lanak udalerriko kale batean, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun