Laespadak goratu egin du haren lana, hori "funtsezkoa" baita "herrialde honen historia triste eta krudela oroitzea" eta haren senideei "elkartasun besarkada handia" emateko. Koordinakundeak nabarmendu duenez, XXI. mendean gizarteak "indarkeriaren aurkakoa eta bakearen aldekoa" izaten jarraitzen du.
Orkatz Gallastegi
Lidonen hilketan lagundu zutelakoan, Orkatz Gallastegi berangoztarra zigortu zuten, nahiz eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbatetan salatu frogak eta epaiketak "muntaia" zirela, Estatuak "norbait" zigortu bide zuelako: "Orkatz hasieratik zegoen kondenatuta. Horretarako atxilotu zuten. Lidon ustez hil zutenak hilak ziren, eta errudun zuzenen bat behar zuten, bide batez, Lidonen familiarrek kasu hauetan errudunei aplikatzen zaien 'erantzukizun zibila' jasotzeko. Eta Orkatz hautagai ona zen Ertzaintzarentzat, Eusko Jaurlariarentzat. Eta hor dago, espetxean, Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako auzitegiek, Espainiako Gobernuak, dirua legezko itxurak eginez kobratu beharrak, 'El Correo'k eta bestek kondenatuta". Urtzi Murueta leioaztarra ere auziperatu zuten arren, Lidonen hilketarekin zerikusirik ez zuela izan berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.