Ikasturte berria hasiko du bihar Itzubaltzeta eta Pinuetako Jai Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 8a, 18:21

Bihar, asteartea, egingo du 2010-2011 ikasturteko lehenengo batzarra Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordeak. Hitzordua iluntzeko zortzietan jarri dute, Santa Eugeniako kultur etxean. Herriko festak abuztuan izanda goizegi batzen direla pentsatuko du batek baino gehiagok. Baina, batzordeko kideek azaldu dutenez, urte osoan zehar jarduera anitz prestatzen dituen kultur elkartea dugu itzubaltzetarra. Adin guztientzako jai herrikoiak, parekideak, euskaldunak eta parte hartzaileak sustatze aldera, Gurulako edo "gura dogulako" azoka, Olentzeroren etorrera, Inauteriak, Koadrila Eguna eta beste hainbat jarduera antolatzen dituzte, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaiak heldu artean. Gauzak horrela, batzordean parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak eta, bereziki, gazte koadrilak. Argazkian, jaietako maskota parrandazaleez inguratuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun