"Gabi etxean nahi dugu!" lelopean herri ekimena abiatu dute Sopelan hainbat eragile eta norbanakok. Algortarra izan arren, ez dira gutxi euskalgintzan, kulturgintzan eta bestelakoetan Gabi Basañezek sopeloztarrekin izandako hartu-emanak. Hartara, bera askatzea zein errepresioarekin amaitzea eskatzeko, atxikimenduak biltzen ari dira, Sopelako herritarren, kolektiboen, elkarteen eta alderdi politikoen artean. Besteak beste, mozioa aurkeztuko dute azaroko udal batzarrean, sinadura guzti horien laguntzaz. Horretaz gain, hilaren 28an, manifestazioa egiteko asmoa daukate, 13:00etan. Hala ere, Uribe Kosta eskualdeko mugak ere gainditu ditu ekimenak. Hau Pittu Hau euskaldunon konpartsak (taldekidea da Basañez) jakinarazi duenez, dagoeneko Bilboko Kalderapeko eta Errondabide tabernetan zein 7Katu gaztetxean jarrita daude
idatzia (pdf) eta sinatzeko orriak. Bestalde, Iker Beristain preso algortarraren egoera salatzeko asmoz,
LeVert epaileari gutunak bidaltzeko kanpaina abiatu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kidea ere bada Gabi Basañez.