Asteazken honetan, azaroak 10, lore eskaintza egingo du Leioako Udalak, tokiko arduradunen hitzetan, "biolentziaren biktima izan diren guztiak gogoratzeko". Hitzordua eguerdiko 12etan jarri dute, udaletxeko plazan. Gauzak horrela, parte hartzeko deia luzatu die leioaztar guztiei Udalak. Kaleratutako adierazpenean (doc) jasotzen denez, "ETAk, hau da, euskaldunon arteko elkarbizitza oraindik mehatxatzen jarraitzen duen talde terrorista bakarrak eragindako beldurraren biktimak; baina, baita ere, beste talde terrorista batzuek eragindako biktimak. Talde horiek, nahiz eta gaur egun iraganekoak izan, sufrimendua eragin zuten eta, horregatik, biktima horiek ere aintzatespen eta aitormen berak merezi dituzte". Argazkian, Eneko Arruebarrena Leioako alkatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!