Garbiketa talde berezia, bi makina hondeatzaile eta hainbat kamioi, goizeko 6:30etik ari dira jausitako horma zatiak eta itsaso zakarrak Ereagako pasealekura, lekurik kaltetuenera, ekarritako hondar eta enborrak garbitzen. Oraindik lanean dihardute. Kirol Portuan, Getxo Aquarium ondoko bi lokaletan eragin dituzte kalteak olatuek. Olatuen indarrak bertako fatxadetako kristalak apurtu ditu. Zoruko baldosak ere hautsi ditu eta kirol instalazioetako hondoan dagoen berdegune bateko itxituran ere zenbait kalte eragin du.
Portu Zaharrean
Portu Zaharrean, bestalde, kalteak txikiak izan dira orain arte. Olatuek harresi handiko barandaren aurka jo dute, eta bere lekutik atera ez badute ere, hainbat tartetan okertu egin du. Denboralearen unerik indartsuena, berriz, 18:00ak aldera iritsiko dela iragarri dute, itsasgora berriarekin batera, eta hori dela eta, Getxoko Babes Zibilak ezarritako aurrezaintza neurriek indarrean jarraituko dute.
Kalteak iruditan (© Getxoko Udala):
Kantauri isurialdea azken orduetan jasaten ari den denborale gogorrak Algortako Ereagako pasealekuko hormatxoko 70 bat metrotan kalteak eragin ditu. Udal iturriek zehaztu dutenez, hainbat lekutan, goi aldeko babes-baranda eta harri zatiak bota dituzte bertara iritsitako olatu handiek; batez ere, goizeko 6ak aldera, itsasgorarekin batera. Kalterik handienak Igeretxe hotela eta La Terraza udal eraikinaren artean dagoen tartean izan dira. Izan ere, une batzuetan olatuek udal eraikinaren gainetik igaro dira. Ondorioz, lokalaren kanpoko terraza babesten duen itxiturako kristal batzuk hautsi dira. Zirkulazioarentzat eta oinezkoentzat