Harrera ona izan dute ondarearen jardunaldiek Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 9a, 14:24

Sopelako Turismo Zerbitzuak hainbat ekintza egin zituen joan den urrian Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Horien artean, udalerrian aurkitu diren aztarna arkeologikoei buruzko hitzaldia, Kurtzio kultur etxean zenbait panel informatibo jarri eta Munarrikolandara gidatutako bisita bi egin zituzten. Txangoek "arrakasta handia" izan zuten, udal arduradunen hitzetan. Gaineratu dutenez, "arreta piztu eta lagun ugarik hartu zuten parte horietan". Mendian mugitzeko zailtasuna zela eta, bisita horien parte-hartzea mugatua zen eta, ondorioz, askok etxean geratu behar izan zuten. Ibilaldia egin ahal izan zutenek tumuluak, Santa Marina baseliza eta Munarri mendia ezagutzeko aukera izan zuten. Argazkian, Munarrikolandara egindako txangoetako bat / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun