AHTren kontrako ekimenak egingo dituzte larunbatean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 9a, 14:46

"Jan ezazu AHT Sopelan!" lelopean, larunbat honetarako, hilak 13, hainbat jarduera antolatu ditu tokiko Eguzkik. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute, Sekeko gaztetxean, Sopelako Olabide kalean. Ordu horretan, Abiadura Handiko Trenaren egungo egoerari eta proiektu horren aurkako borrokaren bilakaerari buruzko hitzaldia emango dute. Horretaz gain, Atxondo, Aramaio edota Leginetxetik iritsitako zuzeneko kaltetuen iritzia entzuteko aukera egongo da. Horren ostean, proiektuaren lanek eragindako kalteak erakusten dituzten argazkiak egongo dira ikusgai, bokata gozoak dastatzearekin batera. Ondoren, egunari amaiera emateko, 22:00etan kontzertua emango dute kantautore batek eta Sagardole musika taldeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun