Antzinako euskal makil borroka erakutsiko dute larunbatean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 9a, 19:04

Larunbat honetan, hilak 13, euskal makil borroka berreskuratze lanetan dagoen Oiartzungo talde batek doako ikastaroa eskainiko du Algortako Fadura kiroldegiko frontoietan. Goizeko 9:30ean hasita, lau orduz, galtzear dagoen borroka mota horren oinarriak erakutsiko dituzte bertan: makila zelan hartu, zelan eraso eta aurkariari zelan aurre egin ikasi ahal izango dute bertaratzen diren lagunek. Borroka guztietan bezala, sistemaren helburua bestea akabatzea bada ere, kirola egiteko eta kultura berreskuratzeko asmoz aritzen dira jarduera horren zaleak gaur egun, esgriman edo arte martzialetan bezala. Euskal makil borroka praktikatzeko ez da indar handirik behar, motrizitatea baita “kirol” horren oinarria. Besoekin baino, gerriarekin egin behar da indarra 900 eta 1.200 gramo arteko makila eskuekin helduta. Argazkian, bi gazte euskal makil borrokan / © Mugi! kirolzale donostiarraren hilabetekaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun