Ereaga eta Aiboako igogailuak ordu batzuez itxita egongo dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 9a, 19:15

Algortako Ereaga hondartza inguruan eta Aiboako metro geltokiaren ondoan dauden igogailuak ordu batzuetan zehar itxi egingo dituzte bihar, asteazkenarekin. Izan ere, zerbitzuak behar bezala ibili ahal izateko, garbiketa eta mantentze lanak egin behar dituzte, udal iturriek adierazi dutenez. Ereagako igogailua, goizeko 11ak arte egongo da itxita; eta Aiboakoa, 11:00etatik 14:00etara. Argazkian, Algortako Maria Kristina parkea eta Ereaga hondartza arteko igogailua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun