Aurreko urteetan bezala,
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak bi inausketa ikastaro antolatu ditu: oinarrizkoa, hasiberrientzat; eta aurreratua, aurrekoetan parte hartu dutenentzat. Biak ala biak bost ordu teoriko-praktikoz osatuta egongo dira, 09:00etatik 14:00etara. Lehenengoa, abenduaren 4an edo 18an izango da eta honako gaiak jorratuko dituzte: landare biologia, lore begiak, adar zupatzaileak nola kendu, inausketa egiteko sasoiak espeziearen arabera eta landareen antzematea. Bigarrenean, urtarrilaren 15ean edo 29an, inausketa era ezberdinak, adar zupatzaileak nola kendu, izerdia lortzeko lotura sistemak eratu eta mantentzeko moduak landuko dituzte. Toki kopurua mugatua da. Erreserba egiteko, kontuan hartuko da zein egunetan entregatu den
izena emateko orria (pdf). Argazkian, gizon bat inausketa lanetan / cc-by-nc-nd
Pasaian.