Barrikako Udalak pintura ikastaroa antolatu du ikasturte honetarako. Eskolak hilaren 19an hasiko dira. Ostiralero egingo dituzte, 18:00etatik 20:00etara, Goierriko elizaren ondoan dagoen Ander Deuna kultur aretoan. Ikastaroa adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Bertan, hainbat teknika irakatsiko dituzte, hala nola, olio-pintura, akrilikoa eta akuarela. Hiruhilabeteko prezioa 30 eurokoa izango da. Hala ere, eskoletara joanda ikasleei dirua itzuliko zaiela jakinarazi dute arduradunek. Izan ere, saioen %75era joanda ordaindutako guztia bueltatuko zaie; eskolen %50tik %75erako asistentziarekin diruaren %75a; eta hori baino gutxiago joanda ez dute ezer bueltatuko. Argibide gehiago, Barrikako kultur etxean (Udaletxeko Bidea, 2 - Txintxilandia), 946 775 163 telefono zenbakian edo udal webgunean (
www.barrika.net) eskura daiteke. Argazkia: © Kultur Leioa.