Joan den ostegunean, hilaren 4an, gizon gazte batek 12.000 euroko balioa duten urrezko 30 pieza lapurtu zituen Leioako Diland bitxi-dendan, "El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez. Lapurretak bi minutu baino gutxiago iraun zuen. Dirudienez, hori ez zen posible izango neska batek kanpoko tinbrea jo izan ez balu. Izan ere, ustezko lapurrak bitxiak ikuskatzen zebilen bitartean, emakume gazte batek atea jo zuen tokiko langileak hura zabal zezan, eta, momentuan, mutilak harrapakinarekin ihes egin zuen. Ertzaintzaren ikerlarien arabera, adin-txikikoa den neskatilaren agerpena "momentu klabea" izan zen. Horregatik konplizea izan zitekeela uste dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!