Itxita jarraitzen du Ereagako pasealekua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 9a, 21:24

Getxoko Udalak Algortako Portu Zaharrerako sarbidea bihar arte itxita mantenduko du, La Ola jatetxean hasita, bai oinezkoentzat. Aipatu erabakia prebentzio neurri bezala artu dute, goizeko zazpietan berriro izango den itsasgoraren zain. Era berean, Kirol Portuko kai-muturrera ezin izango dira herritarrak hurbildu, tokiko iturriek gaineratu dutenez. Udal agintariek herritarrei gogoratu diete, azken orduotan kostaldea astintzen ari den denborale indartsuagatik hartutako prebentzio neurriak betetzen jarraitu behar dutela, batez ere datorren itsasgorari begira. Orduan, kostaldera heltzeko sarrera gehiago ixtearen beharra aztertuko dute berriro, gaur arratsaldean egin den bezala. Argazkian, olatuek hainbat kalte eragin dute gaur Ereagako pasealekuan / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun