Era berean, salatu beharrekoa da Espainiar Estatuaren jarrera, 1976. urtean Saharako lur kolonizatuak utzi zituenetik bere erantzukizunari kale egin diolako eta, horren erruz, Saharar herriak Maroko eta Mauritaniaren aurkako guda bati aurre egin behar izan zion, eta egun Marokoren aldetik nozitzen ari den okupazio ilegalari ere.
Denbora tarte guzti honetan, gai honetan ere bere jarrera demokratiko eza erakutsiz, Espainiar Estatuak ez dio inoiz Marokori exijitu okupazio ilegalari eta Saharako herriaren aurkako eskubide urraketei bukaera eman diezaien. Justu kontrakoa: Espainiar Estatuak, berdin izanik Moncloa-n zein gobernu egon den, etengabe hazi egin du Marokorekiko kooperazio politiko, ekonomiko eta militarra.
Honekin batera, salatu beharra dago Nazio batuen Erakundeek (NBE) beste aldera begiratu duela beti Marokok NBEren ebazpenak bete gabe utzi dituenean.
Guzti honegatik, LABetik gure erabateko elkartasuna adierazten dugu Saharako herriarekin eta bere eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen exijitzen dugu, bereziki Autodeterminazio Eskubidea. NBEk Saharako lurraldearen osoko deskolonizazio prozesua bururaino eraman dadin bermatu behar du.
Bukatzeko, egunotan Euskal Herrian Saharako herriarekin elkartasunez eta Marokoko gobernuak beraien kontra erabilitako errepresio basatia salatuz burutzen ari diren eta deituak dauden mobilizazio guztiekin bat egiten dugu LABetik.
Euskal Herrian 2010eko azaroaren 9an