Metroa gelditu du tximista batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 10a, 15:04

Tximista batek Metro Bilbaoko ibilbidea itxiarazi du goizean ordu erdiz, Plentzia eta Aiboa geltokien artean. Garraio enpresaren iturriak aipatuz, Efe albiste-agentziak zabaldu duenez, goizeko 9:45ak aldera, ekaitz gogorra izan da Sopela eta Larrabasterra arteko trenbidean. Une horretan tximista erori da, gainkargaren eraginez fusiblea termikoak erre direla. Hori dela bide, Aiboa eta Plentzia arteko ibilbideari elektrizitate-horniketa moztu da. Metro Bilbaoko mantenu beharginek fusible termikoak ordezkatzea lortu dute lehenengo saiakeran eta segurtasun probak burutu ostean metro zerbitzuari ekin diote berriro, goizeko 10:15ak aldera. Matxuran zehar ez da bestelako kalterik jaso. Argazkian, bidaiariak artxiboko beste matxura batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun