Unibertsitarioak dira gehienbat langabezia pairatzen dutenak, euren trebakuntzaren araberako lanpostua aurkitzeko zailtasunak dituztelako, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak adierazi duenez. Hori dela eta, esperientziarik ez daukaten unibertsitate eta Lanbide Heziketako tituludunei zuzenduta, enpresetan praktikak egiteko egitasmoa abian jarri du aipatu erakundeko
Behargintzak. Horiei maila profesionalean garatzea aukera ematea da ekimenaren helburua, gerora, praktiketan aritu diren enpresetan kontrata ditzaten; edo bestela sektore bereko beste batzuetan. Gutxienez, hiru hilabetez praktiketan aritzeko bekak eskainiko ditu Behargintzak. Interesatuta daudenek azaroaren 26ra arte izango dute izena emateko aukera, Mankomunitateko enplegu zentroan. Argazkian, Berangoko Karabiazpi kaleko 1. zenbakian dago Uribe Kostako Behargintza / © Behargintza.