Alzheimer gaixoen zaintzaileentzako hitzaldia eskainiko dute bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 10a, 18:01

AFA a2 elkarteak hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu ditu alzheimer gaitza duten pertsonak zaintzen dituzten profesional eta senideentzat, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Neuronak kaltetzen dituzten gaixotasunei buruzko informazio erabilgarria eta zehatza ematea du helburu aipatu ekimenak. Joan den asteburuan, erlaxazio teknikei buruzko asteburuko ikastaro trinkoa egin zuten. Bihar, berriz, "Emozio-adimena. Zaintzaile eta senideentzako teknikak" izeneko hitzaldia emango dute, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da. Argazkian, erizaina gaixo bat zaintzen / © Educacion Xocial.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun