Sahara eta Boliviari buruzko dokumental bana erakutsiko dituzte bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 10a, 18:03

Bihar, osteguna, Mundubat elkarteak Saharari eta Boliviari buruzko bi dokumental proiektatuko ditu Algortako Villamonteko kultur etxean. Hitzordua arratsaldeko 19:00etatik 21:30era jarri dute. Filmak 48 minutuko "Un grito desde el Sahara" eta 32 minutu irauten duen "Bolivia en pie" izango dira, biak ala biak Unai Aranzadi kazetari getxoztarrak zuzenduta. Lehenengoan, herri sahararra bere lurraldearen subiranotasuna lortzeko Marokoko erregimenaren kontra darabilen borroka erakutsiko du. Bigarrenean, berriz, kitxuen eta aimaren komunikatzaileen lana erakutsiko du, hala nola, guaranien aktibistena ere. Dokumentalak Independent Docs TVk ekoiztu ditu. Argazkian, Saharako hainbat ume Getxon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun