Gaur hasita eta datozen egunotan zehar zenbait musika emanaldi ikusteko parada izango dute eskualdeko melomanoek. Kasu batzuetan, Uribe Kostan eta Erandion bertan. Beste batzuetan, ordea, eskualdeko musikariak kanpoko kontzertuetan lagunduz. Lehenengo emanaldia Moby Dick bakarlari algortarrak emango du gaur Bilboko Zazpi Kaleetan. "No salgo hasta Nochevieja" izeneko biraren barruan, 20:30ean, Texasko Balmorhea taldearekin batera arituko da Eneko, El balcon de la Lola aretoan. Ikusleek bederatzi eurotan erosi ahal izango dute sarrera. Bihar, osteguna, berriz, Those Radios Berango eta Getxoko taldea arituko da Itzubaltzeta / Romoko Trokazulo tabernan, arratsaldeko 8etatik aurrera, sarrera doakoa dela. Egun berean, Areetako Zeharbide tabernan, Mind The Gap (MTG) musika bandak joko du, 22:30etik aurrera, doan hori ere bai. Ostiral eta larunbatean ere izango da zertaz gozatu. Argazkian, Moby Dick / cc-by-nc-sa Moby Dick Love.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!