Alaba ikusteko baimena eman diote Iker Beristain preso algortarrari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 10a, 19:15
Meaux espetxe frantziarreko euskal preso politikoak 25 egunez egon dira gose greban, Iker Beristain algortarrari Jare bere alaba txikia ikusten uzten ez ziotelako. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, dagoeneko protesta utzi dute, Le Vert epaileak bisitarako baimena eman duelako. "Preso baten etxekoek esandakoaren arabera, zuzendariak gose greban ziren lau presoak bildu ditu Jareri bisita egiteko baimena eman diotela jakinarazteko. Zorionak ere eman ei die. Presoek konpota janez ospatu dute", adierazi du errepresioaren kontrako erakundea. Argazkian, oztopoak oztopo, kalean ere Iker Beristainen egoera salatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun