Bihar, osteguna, Zientziaren mesedetan euren gorputzak eman zituzten lagunei gorazarre egingo diete Leioa eta Erandioko campusean. Ekitaldian 39 emaileren errautsak hartuko ditu
Bizitzaren Basoak. Horren bidez, guzti horiei bere esker ona agertu nahi die EHUk, "beste era batez ez litzatekeelako posible izango Medikuntza eta Odontologia irakastea". Bizitzaren Basoa Bizkaiko campuseko Arboretum parke botanikoan kokatuta dago, Lertutxe urtegiaren ondoan. Gorputzak ezin direnean irakasteko erabili, erraustu eta errauts horiek kutxa batean sartzen dira. Horren ostean, hainbat aukera daude. Hainbatetan, emailearen familiak kutxa eduki nahi du; beste batzuetan, emaileak gura zuen lekuan uzten da; eta azkenik, emaile batzuk unibertsitateari ematen diote euren errautsak uzteko lekuaren erabakia. Ekitaldirako ordua 10:00etan jarri dute. Argazkian, 2009ko irailean hiru emakumeren errautsak hartu ditu Bizitzaren Basoak / © EHU.