Ostiralean hasiko dira Algortako Hezetasun auzoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 10a, 19:56
Arratsaldeko 5:30ean jaurtitako txupinazoak emango die hasiera etzi, ostiralean, Algortako Hezetasun auzoan ospatzen diren San Martin jaiei. Eta ez dira gutxi izango, igandera bitartean, txoko horretan egongo diren ekitaldiak. Izan ere, urtero bezala, jai batzorde herrikoiak antolatutako ekitaldiei, Agurra dantza taldeak ospatu ohi duen Euskal Jaia batu zaio egitarauari. 20. edizioa dute aurtengoa Agurrakoek eta, besteak beste, fandango, arin-arin eta aurresku txapelketak, eta dantza taldeen bilkura eta erakustaldia egingo dituzte, San Nikolas ikastolako patioan. Jai batzordeak, berriz, ekitaldi anitzez beteko ditu Hezetasun auzoko bazterrak: bazkari herrikoia, marrazki lehiaketa, herri krosa, txorizo burruntzia, lapikoko txapelketa... Tartean, ostiral eta larunbateko gauetan, hainbat kontzertu izango dira bertaratzen diren lagunek musikaz goza dezaten. Argazkian, txikiek ere izango dute zerekin gozatu.
Azaroak 12, ostirala

17:30 Txupinazoa.
17:30 Buruhandiak.
18:00 Txan magoaren ikuskizuna.
20:30 Suzko zezena.
21:30 Kontzertuak: Kuenta Atras, Enkore eta Baskodispersion y los del puente romano.

Azaroak 13, larunbata

9:30 Diana.
10:30 Agurra taldeko txistularien kalejira auzoan zehar.
10.30 Umeentzako marrazki lehiaketa.
11:00 Puzgarriak.
12:00 Tiragoma eta igel lehiaketa.
14:00 Bazkari herrikoia.
16:30 Mus txapelketa Mabe tabernan.
18:00 Umeentzako marrazki lehiaketako sari banaketa.
18:00 XX. Fandango eta Arin Arin txapelketa (Ikastolako patioan).
18:30 Idi probak.
19:00 XVIII. Aurreskulari txapelketa. Juanjo J. Mendibil-en oroimenean (Ikastolako patioan).
20:00 Kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
20:00 Txorizo burruntzia.
21:30 Kontzertuak: Atsekabe, Napalm, Estudio para la locura eta Crazy chains.

Azaroak 14, igandea

9:30 Diana.
10:00-11:30 XXXII. Lapikoko txapelketako izen ematea.
10:30 San Martin krosaren hasiera.
11:00 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak.
11:00 Artisauen erakusketaren hasiera.
11:30 Dantzarien kontzentrazioa.
12:00 Kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
12:00 Euskal dantzen erakusketa ikastolako patioan.
13.00-14.30 Lapikokoaren aurkezpena.
17:30 Lapikoko txapelketaren sari banaketa.
18:30 Iñaki Basabe eta Jesus Mari Nuñezen emanaldia.
20:00 Txokolatada eta txarri erretzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun