Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez adierazi duenez, Albaro Arri Pascual Algortako preso politikoa joan den ostegunean atera zuten Asturias aldeko Villabona espetxetik. "Gaur telefonoz jakinarazi die bere etxekoei Castello II (Herrialde Katalanak) espetxean dagoela", argitu dutenez. Arri Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri zion 208 urteko espetxe zigorra betetzen ari da. 1994ko uztailaren 29an Madrilgo Ramales plazan gertatutako Francisco Veguillas Espainiako Armadako teniente jeneralaren eta bi lagunen hilketa leporatzen diote. 2005eko irailaren 22ko epaiketan, "militarren ibilgailua igarotzen ari zela Madril komandoko kideei bonba zartarazteko abisua ematea" egotzi zioten algortarrari; Veguillas, auto-gidaria eta garraiolari baten heriotza eraginez. Castello II Albocasser Algortatik 550 bat kilometrotara dago, autoz joateko. Villabona, ordea, 300 bat kilometrotara zegoen. Argazkian, presoak etxeratzeko aldarrikapena balkoi batean.