Lautadako bonbo eta adarrek poteoan Ozaetan giro beroa jarri ostean, berrogei bat lagun egon ziren txokoan goxo-goxo afaltzen. Ondoren Gasteiztik eta Aiaratik ikusle gehiago hurbildu ziren saioa ikustera. Saioa orokorrean nahiko arina eta umoretsua izan zen, bertso ideia eta xelebrekeria bat edo beste ikusi zirelarik. Bakarkakoan gai ezberdinak iradokitzen zituzten kamisetak eman zitzaizkien bertsolari bakoitzari. Eta amaierako agurretan guztiek eskertu zituzten bertako giro beroa eta txaloak. Baina guztiak finalera ezin direnez pasa, Jone eta Odeiren alde egin zuten epaileek, eta hauek lortu zuten finalerako txartela.
Saioen unerik onenak, Koska irratian
Azaroaren 12an eta 18an jokatuko dira beste bi kanporaketak, Laudio eta Gasteizen, eta 26an finala Trebiñuko sagardotegian izango da, beraz oraindik Bertxoko hasi besterik ez da egin. Saioetara joan nahi duenak araba.sustapena[abildua]bertsozale.com posta elektronikoan edo 675 707 971 telefonoan izena eman beharko du saioa baino bi egun lehenago. Afariak 20:30ean hasiko dira eta saioak 22:30etik aurrera.
Dena den, ostiralero 15:00etatik aurrera Bertxoko Sariketa jarraitzeko modua izango da Koska irratiko 108.0 FMko seinalean. Izan ere, ordu horretan "Bertxoko" Gasteiz Hala Bedi irratiko bertsolaritza saioa emititzen du Uribe Kostako irrati libreak.
Ozaetako bertso-afariaren une aukeratuekin Arabako Bertso Elkarteak egindako bideoa