Datorren asteari dagokionez, hilaren 18an, ostegun kulturalak hasiko dira Leioako Ganeko tabernan, garai batean Bilboko Espuelan egiten ziren moduan. Bilbokoan zen bezala, ALBEko kide Galder Bilbao "Txapi" da taberna leioaztarreko arduraduna. Bada, lehendabiziko saio bezala, Bizkaiko bertsolari txapelketa izango da entzungai Ganekon, Bilbaok adierazi duenez.
Bihotza Gazte
Zortzigarren edizioa betetzen du aurten Algortako Bertsori Eskolak bertsolari beteranoak herrira ekartzeko Bihotza Gazte bertso-festak. Imanol Lazkano iaz ere izan zen Algortan eta berarekin batera, Manolo Arozena. Eta duela bi urte, Mikel Mendizabal eta Imanol Muruak osatu zuten kartela. Bertsolari beteranoen jakituriaz gozatzeko ALBEk urtero antolatzen duen saioa dugu honako hau, baina ez da urtean zehar adineko bertsolariekin gauzatzen duten bertso saio bakarra. Bestalde, Anjel Larrañaga abeslari eta pandero jolea, Xabier Alberdi Zabale trikitilaria eta Juan Ezenarro Berastegi perkusio joleak osatzen duten hirukoteak, Kupelak, trikitia, musika eta animazioarekin osatuko du bertsolarien saioa.
Ubideko euskal jaiaren egitaraua:
11:00 Umeentzako txalaparta tailerra.
12:00 Trikitilariak.
13:00 Bertso saioa: Beñat Vidal leioaztarra, Galder Bilbao "Txapi" algortarra eta Manex Sagarna igorretarra. Gai jartzailea: Josian Pagola Ubideko alkatea.
Jateko: Indabada herrikoia.
20:00 Esti eta Olatz Zeanuriko euskal kantariak.
Ondoren, DJ Planea atzo, gaur eta biharko euskal punk-rock musikarekin...