Gizarte-onura horiek ez dira erabilgarritasunaren atalera mugatu. Metroa modernotasun koherenteko elementua, Bilbo maila goreneko zerbitzuen hiri gisa kokatzeko estrategian erabat txertatua da, eta herritarrak harro daude berarekin.
Era berean, herritarrek Bilboko metropolian zeharreko joan-etorrietan ibilgailu pribatua erabiltzea murriztu du. Alde horretatik, Metro Bilbaok ekarpen nabaria egin du garapen iraunkorraren alorrean, kutsadura akustiko eta atmosferikoa gutxitzen lagunduz.
Eragina ekonomian
Ekonomian izan duen eraginari dagokionez, Metro Bilbaoren eraikuntzak eta ustiapenak 1993tik aurrera urtean 2.100 enplegu baino gehiago mantentzen lagundu dute. Gainera, euskal enpresetan funtsezko papera sortu du, ekonomiaren aldetik zein balio teknologiko handiko produktuak garatzeko aukeren mailan, Bizkaiko ogasunerako ekarpena alde batera utzita.
Garraiabide honek oreka ekonomiko argia izan du balantzeetan beti. Horrela, atal horretako bilakaeraren datuek “estaldura-indizean” erreferente dela adierazten dute. Indize horrek diru-sarrera eta gastu operatiboen arteko erlazioa islatzen du kontabilitatean. Ustiapenean defizita duen arren –metroak ez du dirurik irabazten– Metro Bilbaoren gastuaren % 80 ustiapenetik sartzen den diruarekin estaltzen da, eta ez du parerik sektorean.
Iñaki Prego Metro Bilbao garraio enpresako kontseilari delegatuak gaurko prentsaurrekoan esandakoak.