Sute batek 28.000 euroko galerak ekarri dizkio Raspas arraun taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 11a, 19:45
Hilaren 3an, goizaldean, sutea izan zen Bilboko Masustegi kaleko pabilioi batean. Bertan zegoen lur orotako ibilgailu bat erre egin zen. Eraikuntza hori kirol instalazio batzuen ondoan dago eta, ondorioz, alboko eraikinean ere kalteak eragin zituen suak. Raspas Areetako arraun taldeak bertan gordeta zituen traineru eta hainbat erramu erre egin ziren. Jesus Muro klub areetarreko ordezkariak Koska irratiko "ArnasestUK" kirol saioko kideei adierazi zienez, kalteak 28.000 euro ingurukoak izan dira. Dirudienez, sutea ibilgailuan piztu egin zen, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Tokira bertaratutako poliziek, goizaldeko zortzietan abisatu zuten pabilioiaren arduraduna. Argazkian, suhiltzaileak artxiboko irudi batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun