Leioako Mendibile Jauregian banatu zuten astelehenean Bizkaiko Txakolinaren Tratu Profesionalari emandako I. Ipar Kutxa Saria. Barra tabernentzako kategorian, Erandio Landako
Motagane txakolindegia eskuratu du golardoa. Mahaia jatetxeen artean, berriz, Muxikako Remenetxe ostatuarentzat izan da saria. Algortako Portu Zaharreko Arrantzale eta Algortako Catavinos tabernak ere baziren
finalerako aukeratutako Bizkaiko 16 ostatuen artean. Hala ere, ez dute erandioztarrek beste zorterik izan. Bitartean, aipatu udalerriko txakolin ekoizleak ere batu dira Talleri elkartera. Busturialdeko eta Txorierri inguruko zenbait produktore bildu eta Morgako Ibarruri auzoan Bizkaiko txakolindegi handienetako bat eraikiko dute. Joan den ostiralean jarri zuten lehen harria. Argazkian, hainbat lagun Mendibile jauregian kokatutako Txakolinaren Museoaren inaugurazioan.