Ricardo Villanueva Getxoko PSE-EEko zinegotzia zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 11a, 20:55
Gaixotasun bat sufritu ostean, gaur, osteguna, hil da Ricardo Villanueva Marcos PSE-EEko zinegotzi getxoztarra, 67 urte zituela. Alderdi horretako Bizkaiko exekutibak bere "samina" adierazi du, horren aurrean. Areetako PSE-EEko taldeko idazkari nagusia izateaz gain, Bizkaiko Exekutibako kidea ere bazen Villanueva. Zinegotzi lanetan, berriz, 2003tik zebilen areetarra. Besteak beste, Villanuevaren "lanerako eta antolaketarako gaitasunak" nabarmendu dituzte bere alderdikideek, baita horrek "burkide eta alderdiarekiko erakusten zuen konpromisoa" ere. Argazkian, Ricardo Villanueva Marcos Getxoko PSE-EEko zinegotzia zena / © Getxoko PSE-EE.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun