"Sut&Blai" telesaioan agertuko da Siroka taldea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 11a, 23:23
Erandio, Leioa, Ugao eta Balmasedako Siroka musika taldea Nerea Alias aurkezleak gidatzen duen "Sut&Blai" saioan izango da ikusgai datorren astean. Taldekideek jakinarazi dutenez, Pepo baxu-jolea izan ezik pasa den asteartean izan ziren beste musikari guztiak EITBk Bilbon duen egoitzan, elkarrizketa egiten. Horren bideoa asteazkenean, hilak 17, ikusteko aukera izango da, 22:00etatik aurrera, ETB3 katean. Errepikapena, berriz, azaroaren 20an, larunbata, emango dute, goizeko 11etan, ETB1en. Sirokaz gain, txirrindularitza eta olio begetalari buruzko erreportajeak ere ikusi ahal izango dira. Argazkian, Nerea Alias aurkezlea / © EITB.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun