Desobedientzia zibilari buruz arituko dira gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 12a, 08:48
"Desobedientzia zibila: ekintzak eta ondorioak" izenburuko hitzaldia izango da gaur, ostirala, Algortan. Hitzordua 18:30ean jarri dute, Aldai patronatuan, Karitate kaleko 1. zenbakian. Solasaldian horrelako ekimenetan parte hartu duten lagunek hitza hartuko dute eta, besteak beste, ekintzen prestaketa eta ondorioak azaldu egingo dituzte. Algortako Gazte Asanbladak (AGA) antolatu du aipatu hitzaldia, UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalaren laguntzaz. Argazkian, AHTren kontrako desobedientzia ekintza / cc-by-nd ahtez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun