Adineko afiliatuak omenduko ditu bihar Getxoko EAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 12a, 13:35
Larunbat honetan, azaroak 13, adineko afiliatuei egingo die omenaldia Getxoko Eusko Alkartasunak (EA). Hitzordua eguerdiko hamabietan jarri dute Algortako alkartetxean. Besteak beste, diploma banatuko zaie alderdiko nagusiei eta luncha ere izango da. Ekitaldian Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako eta EAko lehendakari ohia, Peio Urizar idazkari nagusia eta Rafa Larreina izango dira, Getxoko EAk jakinarazi duenez. Ondoren, 14:30ean, bertan bilduko direnek elkarrekin bazkalduko dute Tellagorri jatetxean. Argazkian, Algortako alkartetxearen artxiboko irudia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun