Egiguren PSE-EEn "apur bat bakarrik" dagoela dio Valentin Solagaistuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 12a, 15:00
Valentin Solagaistua Eusko Abertzale Ekintzako antzinako idazkari nagusia eta egun Sopelako PSE-EEko zinegotziak Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea kritikatu du. Servimedia albiste agentziari egindako adierazpen batzuetan, urtea amaitu baino lehen ETAk behin betiko tregua egiaztagarria emango duenik ez duela uste dio Solagaistuak. Bere ustez, Egigurenen hipotesia "oso zail dago, korapilatsua da". Ildo berean, teoria hori PSE-EEko presidentearen "jarrera pertsonala" baino ez dela esan du sopeloztarrak eta horrela "apur bat bakarrik geldituko da", bere esanetan. Irailean, ordea, "urtea amaitu baino lehen ETAk indarkeria utziko duela" zioen Valentin Solagaistuak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun