Bere laguntzaileak, ongi hezitako loro baten antzera, nagusiak esandakoa errepikatzen zuen behin eta berriz, nahiz eta batzuetan agerian zen bere nagusiaren jarrera harroak urduritzen zuela. Azkenik, bikotearen irudimena agortu egin zen, eta orduan soldatapeko txakurrek egiten duten moduan, bertan egotea betiko esaldiarekin justifikatu zuten: polizia naizenez gero, nahi dudana egin dezaket. Minutu batzuen ostean ospa egin zuten.
Politikoz, telebistaz, antzeztearen erregeez, eta abarrez beterik dagoen Gasteiz honetan, zeinetan hori gutxi balitz Poliziak harrotasun zein hantuste ikaragarriarekin jokatzen duen, ematen du udal "txosten" horretarako ilargiaren argipean harturiko gaztetxeko argazkiak behar zituztela. Ez al da arraroa Udal honek egiten dituen gauzak? Aski da! Utzi itzazue probokazioak alde batera!
Poliziak ez du lekurik gizartean eta are gutxiago gure etxean. Baliteke kanpotik Gasteiz berdea izatea, baina barrutik, ustelduta jarraitzen du, eta horrela izango da politikoek nahi dutena egiten jarraitzen duten bitartean. Baina guk gurean jarraituko dugu, orain arte egin izan dugun modu berdinean, eta argi gera dadila ez dugula hau bezalako jarrera probokatzailerik onartuko!
Komisariarik ez! Udaltzainak auzotik kanpora!