Euskarazko hiru film proiektatuko dituzte hilean zehar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 12a, 18:16

Hilabete honetan zehar hainbat pelikula proiektatuko dituzte euskaraz Sopelako Kurtzio kultur etxean. Bihar, larunbata, "Animal Channel" haurrentzako animazio filma egongo da ikusgai arratsaldeko seietatik aurrera. Hilaren 25ean, berriz, Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako "Checkpoint Rock, kantak Palestinatik" dokumentala proiektatuko dute, 19:00etan. Azkenik, hilaren 26an, ostirala, "Izarren argia" filma izango da, aurrekoaren ordu berean. Sarrerak Kurtzio kultur etxean lor daitezke aurretik. Argazkian, "Checkpoint Rock, kantak Palestinatik" filmaren kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun