Abenduaren 1ean eta 2an egingo dituzte Izarren Distira lehiaketarako Uribe Kostako Mankomunitate mailako castingak Gorliz eta Urdulizen. Hain zuzen ere, gaur da
izena emateko azken eguna, tokiko erakundeak gaur bertan jakinarazi duenez. Lehiaketan 12 eta 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, banaka zein taldeka. Taldeka izena emanez gero, gehienez sei pertsonakoak onartuko dituzte. Ikuskizunaren iraupena 2 eta 10 minutu artekoa izan beharko da derrigor. Antolatzaileek adierazi dutenez, "ikuskizunak euskara hutsean izan behar dira eta epaimahaiak hori oso kontutan izango du saria ematerako orduan". Horrekin batera, neska eta mutilez osatutako taldeak gehiago baloratuko dituztela jakinarazi dute. Behin parte-hartzaileak aukeratuta, amaierako gala abenduaren 18an, larunbatean, egingo dute 19:00etan, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Sarrerak doakoak izango dira, baina aldez aurretik hartu beharko dira. Ekitaldiaren aurkezlea Nerea Alias izango da. Argazkian, 2008an Getxo mailako lehiaketa irabazi zuten neska-mutilak / © Izarren Distira.