Sopelako koadrilek aukeratuko dute Sekekon zein pelikula ikusi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 12a, 20:16

Hilean birritan, igande arratsaldetan, egingo dute Sekeko gaztetxeko zinemaldia, Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) zabaldu duenez. Filmak herriko koadrila edo lagun talde ezberdinek aukeratuko dituzte. Beraz, "herriko gazteria izango da zinemaldiaren egile", nabarmendu dutenez. Horrenbestez, etzi, hilak 14, "Underground" pelikula ikusteko aukera egongo da, Txokoa A koadrilaren eskutik. Hitzordua 18:30ean jarri dute. Ondoren, igandero bezala, "Domeka beroa" egongo da: hanburgesak, musika, giroa... Bestalde, datorren astean abiatuko dute txalaparta ikastaroa Sekekon. Eskolak ostegunero izango dira, 18:00etatik aurrera. Musu truk izango dira. Oraindik lekua badago gura duenarentzat, gazte asanbladak aipatu duenez. Argazkian, Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun