Ipar Euskal Herriko bertso txapelketa zuzenean emango du bihar Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 12a, 22:34

Bihar, larunbata, arratsaldeko 5etatik aurrera, Xiberu, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Txapelketako finala erretransmitituko du, zuzenean, Koska irratiak. Izan ere, Bertsoak.com eta Info7 irratiak zuzeneko emanaldia egingo dute eta haiekin konexioa egingo du Uribe Kostako irrati libreak. Horri esker, eskualdeko entzuleek Amets Arzallus, Xumai Murua, Joanes Etxebarria, Odei Barroso, Ekhi Erremundegi, Miren Artetxe, Eneritz Zabaleta eta Sustrai Colinak Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan abestuko dituzten bertsoak entzun ahal izango dituzte FMko 108.0n. Argazkian, faboritoak diren Amets Arzallus eta Sustrai Colina.

Zuzeneko emisioak, baina, ohiko programazioan aldaketa txiki batzuk egitera behartuko du Koska irratia. Gauzak horrela, "Kaleko mobida" gaueko 9etan hasiko da eta "Munduko Sustraiak", berriz, 22:00etan, Koskako lagunek adierazi dutenez.

Biharko finalera begira, Xilaba.net eta Info7 irratiak bertsolariekin grabaturiko bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun