X-a, nire galdera, honakoa zen: ia inoiz, dena bere lekuan uzten duen denborak, tripetan tximeletak sortuko ote zizkien bizitza eskubidearen izenean estatuarekin hamarkadetan pankarta eta boterea elkarbanatu duten bihotz oneko hipokrita horiei guztiei.
Felipek sinesgarritasunaren zaborrontzira jaurti ditu hamarkadetako bertsio ofizialak. Pozten naiz. Horregatik da hain garrantzitsua gure posizioa ikuspegi historikoaren bidez ezartzea. Supituki, historiarako gelditu da euskal alderdi politiko guztiek, kontzienteki, biolentziaren batek diseinatutako estrategiaren barruan jardun dutela. Zuen ilobek jakingo duten legez, bakoitzak zein helbururekin onartu duen biolentzian oinarritutako estrategia ezberdinen partaide izatea.
Alternatiba bakarra norbere burua inuxente deklaratzea da. Baina hori euskaraz ez da errugabearen sinonimo.
Fredi Paya bertsolari algortarrak atzo "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua.
[©