Asteartean abiatuko da Koska irratian "Gazte Uhinak" saioa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 13a, 22:22

"Gazte Uhinak" gazte magazinaren 9. denboraldia hasiko da etzidamu, asteartearekin, "zenbatzean galdu ez bagara", Koska irratiak aitortu duenez. Getxoko Txorimalo Gaztetxeko kideak "uhinak iraultzera" bueltatuko dira berriro asteartero, 19:00etan. Lehenengo saiorako lan mardula egin dute dagoneko eta gazte albisteez eta Getxo udalerriko historiaz gain Oihukatuak musika kolektibo autogestionatuari egindako elkarrizketa eta Durangoko azokarako gazte nobedadeei buruzko erreportajea eskainiko dituzte. Astearteroko hitzordura agertzerik ez duenak ez dauka zertan kezkatu behar, Koska irratiak errepikapenak ere emango baititu FMko 108.0n, asteazkenetan, 11etan, eta ostiraletan, gaueko 10etan. Argazkian, Oihukatuak kolektiboko hainbat kide.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun