Langabetuentzako bi hitzaldi antolatu ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 15a, 10:08

Getxolan zerbitzuaren bitartez, lana topatzeko 2.0 plataformei buruzko bi hitzaldi antolatu ditu Getxoko Udalak. Horrela, asteazken honetan, hilak 17, 10:30ean, “Posicionamiento en la red: el futuro desarrollo profesional en la red” izeneko solasaldia egingo dute eta, hilaren 26an, “La busqueda de empleo a traves de contactos: redes sociales profesionales” delakoa. Bi orduko iraupena izango duten bi hitzaldiak Algortako Urgull kalean dagoen gaztelekuan izango dira. Informazio gehiago tokiko enplegu zentroaren egoitzan topa daiteke, Algortako San Martin kaleko 17. atarian, 944 660 140 telefono zenbakian edo www.getxo.net/getxolan webgunean. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun