Amares Antzerkiaren Lagunen Elkartearekin batera, hainbat ekitaldi antolatu ditu hilaren 19, 20 eta 21erako Sopelako Udal Kultura Sailak, Bizkaiko Antzerki Hamabostaldiaren barruan. Ostiralean, haurrentzako antzerki ikuskizuna egingo dute Anne Monna, Oskola eta Karramarroren eskutik, 18:30ean, Kurtzio kultur etxean. "Harritxu Maritxu, denboraren makinaren abentura" obra taularatuko dute. Sarrera hiru eurotan izango da. Hurrengo egunean, larunbatean, nagusientzako antzezlana eskainiko dute arratsaldeko zortzietan, toki berean. Bertan, Esfinge Teatrok "Tejas Verdes" lana antzeztuko du. Azkenik, igandean, antzerkiaren jaia egingo dute tailer, jolas eta beste hainbat aktibitateekin, 11:30etik 14:30era, Larrabasterrako Urko kiroldegian. Argazkian, hainbat lagun zirku ikuskizunaz gozatzen Urkon / © Sopelana.net.