Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Sopelako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, gure hizkuntzaren omenetan. Gazte eta nagusiei zuzenduta, "Zer ikusi, ha ikasi" materialean oinarritutako bi orduko tailerrak egingo dituzte bihar, hilaren 23an eta 30ean; eta abenduaren 14an eta 21ean, 18:00etatik 20:00etara, Kurtzio kultur etxean. Azaroaren 27an, larunbata, haurrentzako mitologia parkea izango da 12:30etik 14:30era eta 18:00etatik 20:30era, udaletxeko plazan. Sagardo festa ere egingo dute bertan, 12:30etik 14:30era. Hurrengo egunean, igandean, haurrek euskal jolasen parkearekin gozatzeko aukera izango dute, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 19:00etara, Kurtzio kultur etxean. Arratsaldean, berriz,
Erdizka lauetan musika taldearekin erromeria izango da, 19:00etan, udaletxeko plazan. Bestalde, hilaren 29an, astelehena, bertso-saioa egingo dute, 19:30ean, Kurtzio kultur etxean. Argazkian, hainbat neskato dantzan Aitxu! Sopelako euskara taldeak antolatutako aurreko erromeria batean.