Atzo, igandea, goizeko 6:15ak aldera, Leioako Udaltzaingoak bi gizon gazte atxilotu zituen ibilgailu baten gurpilak lapurtzen zeudelakoan. Tokiko iturriek jakinarazi dutenez, patruila-auto batek Txabi eta Joseba Etxebarrieta kaletik zihoazela antzeman zituzten mutilak, udalerriko patinaje pistako aparkalekuan. Gazteek auto baten bi gurpil zituzten desmuntatuta jada, ibilgailua adreilu gainean jarrita zutela. Udaltzainak bertaratzean, ustezko lapurrek ihes egiteko saiakera egin zuten, baina agenteek atxilotu egin zituzten, hirugarren gurpila desmuntatzen hasiak zirela. Mutilak Zamudiokoak direla jakinarazi dute udal iturriek: 19 eta 22 urtekoak, hurrenez hurren. Biei jabegoaren kontrako delitua egotzi diete, eta asteartean bertan Getxoko epaitegietan deklaratu egin beharko dute. Argazkian, gurpilak kendu dizkioten aipatu ibilgailua / © Leioako Udala.